XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Une larria zen Mary Thomas en
Beheko goardiak eta untzi gainekoak elkarrekin hizketan ari ziren.
Haizerik ez zegoenez, marinel guziak lanik gabe zeuden,
Une larria zen benetan.
Hala adierazten zuten behintzat marinelen aurpegiek.
Aurreko hiru hilabeteetan, Mary Thomas untzia Japoniako kostaldean eta Bering-eko itsasoaren iparraldean ibilia zen ehizean, fokak harrapatzen.
Baina Ozeanoaren Asiako partean, aurrera ezin jorik aurkitu ziren, zeren eta errusiar kruzeroak baitzebiltzan handik bazterrak zaintzen, eskualde hartan fokak eragozpenik gabe
Beraz, leku hura debekatua zen.
Aurreko astean, itsasoa bare-bare zegoela, laino itxi baten mendean harrapatuta geratu zen untzia.
Harrez gero, lainoa bere hartan zegoen eta haizerik apenas nabari zen.
Hala ere, ezbeharra ez zetorren hortik, zeren eta ehiztariek ez baitute presarik izaten, foka-taldeen artean dauden bitartean.
Baina leku hartan itsas korronteak Ipar aldera eragiten zien eta hortxe zegoen okerra.